EUSKADI.-Zierbenako Udala (Bizkaia) lau obra egiten ari da portuan

Actualizado: viernes, 15 enero 2010 18:41

BILBO, 15 Ene. (EUROPA PRESS) -

Zierbenako Udalak (Bizkaia) portuan lau obrari hasiera emanez ekin dio 2010. urteari, nahiz eta obretako batzuk, esaterako, Pañol eraikina, 2009an hasi zituen. Eraikin horren helburua da portuan ontziren bat dutenek matxurarik izanez gero, toki bat izan dezatela matxurak konpondu ahal izateko. Lanak otsaila bukaerarako amaitzea

espero da.

Beste alde batetik, herriko sarreran erabilera anitzeko eraikinetik hurbil dagoen errotonda konpontzen ari da Zierbenako Udala. Aldi berean, iaz egin ziren obren ondorioz, 12 aparkaleku desagerrarazi zirela eta, Pañol eraikin berriaren ondoan egiten ari den aparkalekuan 23 auto aparkatzeko lekua egongo da.

Azkenik, udalerri bizkaitarrean eraikitzen ari den erabilera anitzeko kirol pistaren inguruan dagoen lorategia garbitzen ari da Zierbenako Udala.