EUSKADI.-Zuzenketa oharra.-

Actualizado: miércoles, 3 junio 2009 15:24

Mesedez, aldatu Imanol Larrinagaren erakusketari buruzko berria, inaugurazio datan izandako akats bat dela eta. Barkatu eragozpenak.

Imanol Larrinagak poema liburuentzat eginiko irudiak biltzen dituen erakusketa zabalduko dute ostiralean Durangon (Bizkaia)


BILBO, 3 Jun. (EUROPA PRESS) -

Imanol Larrinaga pintoreak zenbait poema libururentzat eginiko irudiak jasotzen dituen "Hitzaren itzalak" erakusketa irekiko dute ostiralean eta ekainaren 28ra bitartean egongo da ikusgai Durangoko Museoan (Bizkaia), erakusketaren antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez.

2006an eta 2007an, Juan Ramon Makuso, Aritz Gorrotxategi eta Pello Otxoteko idazleek poema liburu bana argitaratu zuten: "Hiri gorazarre" (2006ko apirila), "Zaldi Hustuak" (2007ko apirila) eta "Goizalbaren argitan" (2007ko urria), hurrenez hurren.

Imanol Larrinaga pintoreak liburu horien poemei buruzko irudiak margoztu zituen, neurri txikiko hiru ilustrazio kaieretan, eta irudi horiek poema liburuen barruko ilustrazio eran eta azaletan argitaratu ziren.

Sormen harreman honetatik erakusketa bat egiteko ekimena abiatu zen, eta horrela jaio da "Hitzaren itzalak" egitasmoa, hitza eta irudia aurrez aurreko artelanak bihurtuta, ikusmena (formak eta koloreak), entzumena (ahotsa eta musika) eta irakurketa (poema idatziak koadro formatoan) batzen dituen erakusketa, hain zuzen ere.