Euskadik eta Lombardiak nekazaritzako elikagaien arloko lankidetza hitzarmena sinatuko dute

Actualizado: miércoles, 21 octubre 2015 12:35

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Lombardiako gobernuek nekazaritzako elikagaien arloko lankidetza hitzarmen bat izenpetuko dute ostegun honetan, urriaren 22an, Milanen, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez.

   Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia Milanera joango da arratsalde honetan, elikagaien gaineko Expo erakusketara, eta Lombardiako Gobernuko ordezkariekin bilera instituzionala egingo du.

   Ostegunean, Arantxa Tapiak eta Lombardiako Nekazaritzako kontseilari Gianni Favak hitzarmen bat sinatuko dute, nekazaritzako elikagaien sektorean lehiakortasuna sustatzeko eta arlo horretan nagusi diren eskualdeen sareari bultzada bat emateko.

   Hitzarmena 11:30ean sinatuko dute, "Elikatu planeta, bizitzarako energia" izeneko Expoaren Lombardiako gunean. Ondoren, Euskadiko produktuak dastatuko dituzte. Halaber, ilunabar honetan eta ostegunean, Eusko Jaurlaritzak hainbat jarduera egingo ditu Euskadiko produktuak eta gastronomia sustatzeko, besteak beste, Eusko Label produktuen dastatze artistikoak.