Euskadik lehen aldiz hartuko du parte Edinburgon (Eskozia) ospatzen den "TASTE OF SPAIN" ekitaldian

Actualizado: jueves, 14 julio 2011 13:28

BILBO, 14 Jul. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzak turismoaren eskaintza egiteko eskaintza izango du "Taste of Spain" ekitaldiaren baitan, bertan parte hartzen duen lehen aldia izango delarik. Publikoari zuzendutako ekitaldia izango da eta Euskadiko baliabide turistiko onenak erakutsiko dira, gastronomiarekin eta kulturarekin batera, azken horren barnean "Aukeran Dantza" taldeak antzeztuko du gainera.Hitzordua uztailaren 16an eta 17an izango da, eta 30.000 lagun baino gehiago biltzea espero da.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, uztailaren 16an eta 17an aurkeztuko du Edinburgon, Eskozian, bere eskaintza turistikoa, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, hirian egingo den ekitaldi jendetsuenetako batean.

Edinburgoko hirigunea erakusleiho ezin hobea izango da bertaratutako publikoari Euskadiko eskaintza turistiko anitzaren berri emateko. Horretarako, Euskadiri buruzko informazio-gune bat jarriko da, "esperientzia anitzeko" eta kalitatezko turismogune gisa aurkezteko asmoz.

Gainera, Edinburgoko kale nagusiak euskal kulturaz blai egongo dira, "Aukeran Dantza" taldeak kalean zehar egingo baitu dantza, bi egunetan zehar zortzi emanaldi eskainiko dituelarik. Azkenik, euskal gastronomiak ere bere presentzia izango du, mundu mailan Euskadiren ezaugarririk nabarmenetakoa baita.

Ekintza horretan parte hartzearen bidez, lehentasunezko merkatuetako batean Euskadiren presentzia turistikoa indartu nahi du Eusko Jaurlaritzak, 2010ean Erresuma Batuetako laurogei mila turista inguru izan baitziren gurean.