Euskadiko beltzarantzeko zentruetatik %82ak betetzen du arriskuen inguruan informatzeko betebeharra

Peluquería
JCCM/EP
Actualizado: miércoles, 6 julio 2011 20:04

BILBO, 6 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko beltzarantze zentroen ia %82ak jartzen dituzte modu horretako tratamenduetan erabiltzen diren gailuek emititzen dituzten erradiazioek eragin ditzaketen arriskuez informatzen duten kartel informatiboak, Eusko Jaurlaritzako Kontsumoaren sailak egindako txosten baten arabera.

Maiatz honetan zehar, Euskadiko hiru lurraldeen Kontsumo sailen zerbitzuen ikerketek eta Hernaniko eta Irungo Kontsumitzaileen Udal Bulegoek ikuskatzen kanpaina bat antolatu dute beltzarantze zentroetan ezarritako araudien betetze maila kontrolatzeko.

Orain arte ikuskatu diren establezimenduak solariumak, edertasun zentruak eta ile-apaindegiak izan dira, batez ere. Guztira, 359 ikuskatze egin dira, eta horietan kontsumitzaileei zabaldu eta erraztu beharreko derrigorrezko informazioa, hedatzen duten publizitatea, erabiltzen dituzten gailuen ziurtasuna eta beraien mantenimendua, betaurreko eta babes-partxeek exijitzen diren eskakizunak betetzen dituzten ala ez eta zerbitzu horiek prestatzen dituzten pertsonen formazioa eta agiria ikertu dira.

KONTSUMITZAILEENTZAKO INFORMAZIOA

Ikuskatutako establezimenduen %81,89ak dauka dute erakusgai exijitzen den derrigorrezko kartel informatiboa, erradiazio ultramoreek azaleko minbizia eta begietako minak eragin ditzaketela jakinarazten, baita horretarako betaurrekoak erabiltzea derrigorra dela, kosmetikoek eta medikamendu batzuek eragin ditzaketen erreakzioez eta 18 urtetik beherakoen solariumetara joateko debekuaren berri ematen.

Arakatutako establezimenduen %68,50ak betetzen du kontsumitzailearen bistan azal ezberdinak erakusten diren taula bat esposizio denbora ezberdinekin. Lokalen %81,89ak daukate eskuragai kontsumitzailea konforme dagoela erakusteko idatzia.

Aztertutako establezimenduen artean beltzarantzeko aparailuak zeuzkatenen %81,89ak dauka erabiltzaile bakoitzaren fitxa pertsonala. Gainera, aztertutako ziren fitxen %75,59ak betetzen dute bakoitzaren azalaren fototipoa, hartutako sesio kopurua eta horietako bakoitzean hartutako dosia zeintzuk izan diren jartzeko obligazioa.

Modu horretan, bost urtetan zehar gordetzen dituzte fitxa horiek ikuskatutako establezimenduen %74,80ak.