Euskadiko Biodibertsitate Zentroak "Elkarrekin: naturako elkarrekintzak" argazki erakusketa inauguratu du

Actualizado: viernes, 22 mayo 2015 13:23

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Busturian (Bizkai) dagoen eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren mendekoa den Euskadiko Biodibertsitate Zentroak "Elkarrekin: naturako elkarrekintzak" aldi baterako argazki erakusketa inauguratu du ostiral honetan.

   Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Plangintzarako zuzendari Amaia Barredoren hitzetan, Euskal Herriko Biodibertsitatea eta hori osatzen duten organismo ezberdinen arteko harremana erakustea da erakusketaren helburua.

   Erakusketan zortzi argazkilariren lanak ikusgai daude; zehazki, Euskalnatura elkarteko kideak diren Félix Aguado, Antton Alberdi, Pedro Ayerbe, Nano Cordovilla, Álex Iturrate, Iñaki Mezquita, José María Llavori, Luis Llavori eta Félix Urrutiaren argazkiak.

   Irudiak tamainu handiko formatuetan aurkeztuta daude (120x90 cm eta 70x50 cm), eta animali hauek bizirauteko, bere ingurunearekin erlazionatzeko eta forma eta kolorearekin egiten duten erabilera azaltzen duten informazio taula batzuekin lagunduta doaz.

   Erakusketa abuztuaren 30era arte ikusgai egongo da, eta sarrera dohainik izango da. Erakusketako bisitariek 21 argazki ikusgai izango dituzte, ugaztunetik hasi eta intsektuetan amaituz, itsasoko animalietatik igaroz, denak teknika ezberdinak erabilita ateratakoak.