Euskadiko BPG %0,3 igo zen 2013ko laugarren hiruhilekoan baina %1,2 murriztu urte osoan

Actualizado: viernes, 7 febrero 2014 15:00
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinak (BPG) %0,3ko hazkundea izan zuen 2013. urteko laugarren hiruhilekoan, aurrekoaren aldean, urtaroen eta egutegiaren eraginak kenduta, baina, halere, urte osorako eginiko lehen zenbatespenean, %1,2ko jaitsiera izan da, Eustaten aurrerapen datuen arabera.

   Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, urte arteko tasak %0,3 egin zuen atzera laugarren hiruhilekoan, eta horrela, %0,8 hobera egin zuen hirugarren hiruhilekoko urte artekoak (%-1,1).

   Eskaintzaren ikuspuntutik, hiruhileko arteko hazkundea batez ere lehen sektoreko, eraikuntzako eta merkatuko zerbitzuetako ekarpenei zor izan zaie. Urte artean sektore guztiek izan zituzten tasa negatiboak laugarren hiruhilekoan, industrian izan ezik, non beherakadak zortzi aldiz jarraian eduki ondoren, aurreneko aldiz lortu baitzen urte arteko ez negatiboa.

   Enpleguan (dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan) %0,1eko hazkunde txikia izan zen hiruhileko artean, galerak 13 aldiz jarraian izan ondoren. Urte artean enpleguak %1,0 egin zuen atzera laugarren hiruhilekoan, aurrekoetan baino gutxiago.