Euskadiko eraikuntzaren kostuak %0,2 gehitu ziren joan den urrian

Eraikuntzako langileak
Foto: Europa Press
Actualizado: miércoles, 26 noviembre 2014 12:40
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,2 gehitu zen joan den urrian, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,9 negatiboa da, Eustaten datuen arabera.

   Eskulanaren kostua ez zen aldatu urrian, aurreko hilaren aldean (%0,0), eta lehengaien kostuak, berriz, %0,2 garestitu ziren. Etxegintza eta Obra zibila azpisektoreek bilakaera ezberdina izan zuten lehengaien kostuari dagokionez: Etxegintzan %0,3ko gehikuntza izan zen aurreko hilaren aldean, eta Obra zibilarenean %0,3ko jaitsiera.

   Halaber, bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran zeinu bera izan da, Etxegintzako lehengaien kostuak %1,6 jaitsi baitira, eta Obra zibilekoak %2,0, aurreko urteko hil beraren aldean.

   Sektoreak kontsumitutako lehengaien artean, urte artean (2014ko urria 2013koaren aldean) prezioen hazkunderik handienak izan dituzte Metalurgia (%2,4), Zurgintza (%1,6) eta Material elektronikoa (%1,1) lehengaiek, eta jaitsierarik handienak Petrolio fintzea (%-7,1), Ez metalezko mineralak (%-3,3) eta Ez metalezko industria (%-2,1) lehengaiek.