Euskadiko Eskolarteko 34. Kirol Jokoek 2.500 neska-mutil bilduko dituzte Donostian datozen bi asteburuetan

Actualizado: miércoles, 27 mayo 2015 13:57

DONOSTIA, 27 (EUROPA PRESS)

   Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendariak Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen 34. edizioa aurkeztuko du ostegun honetan, maiatzaren 28an, Donostian, hiri horretan jokatuko baitira aurten. Datozen bi asteburuetan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 2.500 neska-mutil elkartuko dira Donostiako kirol instalazioetan, Euskadiko txapeldunak erabakitzeko.

   Gainera, 34. edizioan, gainera, Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak erreminta berri batekin helduko dira, hain zuzen, gailu mugikorretarako aplikazio propioarekin. Honi esker, parte hartzaileek euren diploma eta argazkiak deskargatu ahal izango dituzte gailu mugikorretara, beste zenbait funtzio eskura izateaz gain.

   Aurkezpen ekitaldian, Jon Redondorekin batera, Jon Ruiz Donostiako Udaleko jarduneko Kirol eta Garapen Ekonomikoko zinegotzia eta Asier Sarriegi Gipuzkoako Foru Aldundiko jarduneko Kirol zuzendaria izango dira, 11:00etatik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan.