Euskadiko Federazioak errugbiaren araudia euskaratuko du

Errugbiaren arauak euskaraz ere izango dira
Foto: RUSSELL CHEYNE / REUTERS
Actualizado: jueves, 27 febrero 2014 14:01

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Euskadiko Errugbi Federakuntzak kirol horren araudia euskaratuko du lehenengo aldiz. Ekimena Gipuzkoako Federaziotik abiarazi zen eta Euskal Kirol Federazioen Batasunaren diru laguntzari esker gauzatu ahal izango da.

   Nazioarteko federazioaren edo International Rugby Board erakundearen arauak euskaratzeko arduraduna Itzulnet enpresa tolosarra izango da, Euskadiko Errugbi Federazioko iturriek jakinarazi dutenez.

   Itzulpena hilabete barru prest egongo da, eta bukatuta egon bezain pronto, Euskadiko Federakuntzak Nafarroako Federazioari eta Ipar Euskal Herriko klub gehienak biltzen dituen Landak eta Euskal Kostaldeko Batzordeari eskainiko die. Araudia, gainera, edozeinen eskura izango da Euskadiko Federakuntzaren web orrialdean.