Euskadiko industriaren produkzioa %1,3 igo zen 2014. urtean

Industriaren produkzioa igo da 2014an
Foto: Europa Press
Actualizado: jueves, 5 febrero 2015 16:15
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Industriaren Produkzioaren Indizearen balantzean %1,3ko hazkundea izan da 2014. urtean, aurreko bi urteetan beherakadak izan ondoren, %5,9koa 2012an eta %3,1ekoa 2013an, Eustatek landutako datuen arabera.

   Bitarteko ondasunetan %2,2ko gehikuntza izan zen 2014an, Energian %0,1ekoa, eta Ekipo ondasunetan %1,6koa. Kontsumo ondasunak %2,2 jaitsi ziren guztira, eta horien barruan Kontsumo ondasun iraunkorrak %16,4 jaitsi ziren, eta Kontsumo ondasun ez iraunkorrak %3,6 igo.

   Halaber, EAEko hiru lurralde historikoetako industriaren produkzioan gehikuntzak izan ziren 2014. urtean: Gipuzkoan %1,1ekoa, Bizkaian %2,0koa eta Araban %0,3koa.

   Bestalde, abenduan, lan egutegiko termino homogeneoetan %0,8 gehitu zen EAEko industriareb produkzioa, 2013ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,6 gehitu zen, 2014ko azaroarekin alderatuta.

   2013ko abenduarekin alderatuta, Energian %4,9 jaitsi zen indizea, eta Bitarteko ondasunetan %2,9. Kontsumo ondasunak %3,6 gehitu ziren guztira: iraunkorrak %11,8 eta ez iraunkorrak %1,1. Ekipo-ondasunak %7,1 gehitu ziren.

   Hil artea -azaroaren aldean- tasa negatiboa izan zen Bitarteko ondasunetan (%-2,4) eta Energian (%-6,5), eta positiboa Ekipo ondasunek (%5,0). Kontsumoko ondasunek %0,5eko tasa positiboa izan zuten: iraunkorretan %7,2 eta ez iraunkorretan %-1,7.

   Euskal industrian pisurik handiena duten sektoreen artean, abenduan hazkunderik handienak, urte artean, Garraio materialek (%15,4) eta Zurgintza, paper eta arte grafikoek (%3,7) izan zituzten. Jaitsierak izan ziren, aldiz, Energia elektrikoa, gasa eta lurrunan (%-11,2) eta Kautxu eta plastikoan (%-3,2).

   Azkenik, lurraldeetako abenduko Industriaren Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerari dagokionez, Bizkaian %7,3 gehitu zen, eta Gipuzkoan %0,3; Araban, aldiz, %8,8 murriztu zen. Hil arteko tasan -azaroaren aldean-, Gipuzkoan %3,6 igo zen, baina Bizkaian %0,2 eta Araban %3,4 gutxitu.