Euskadiko industriaren produkzioa %3,5 igo zen 2015ean

Industriaren produkzioa gora 2015ean
Europa Press
Actualizado: viernes, 5 febrero 2016 12:04

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Industriaren Produkzioaren Indizeak %3,5eko hazkundea izan zuen 2015. urtean, 2014an izandako %1,4ko hazkundearen gainetik eta 2013an (%-3,2) eta 2012an (%-5,9) izandako jaitsierak atzen utziz.

   Eustat estatistika erakundeak ostiral honetan jakinarazi dituen datuen arabera, EAEko hiru lurralde historikoetan gehikuntzak izan ziren 2015ean: Bizkaian %4,8koa, Gipuzkoan %3,5ekoa eta Araban %1,2koa.

   Halaber, ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Ekipo ondasunak %7,4 gehitu ziren joan den urtean, Kontsumo ondasunak %5,1 (iraunkorrak %17,2 eta ez iraunkorrak %1,1), Energia %1,4 eta Bitarteko ondasunak %1,3.

   Bestalde, joan den abenduan, lan egutegiko termino homogeneoetan, %3,1 gehitu zen EAEko industriaren produkzioa, 2014ko hil beraren aldean.

Urtaroen eragina zuzenduta, ez zen aldaketarik izan (%0,0) 2015eko azaroarekin alderatuta.

   Abenduko indizearen bilakaerak, 2014koaren aldean, zeinu bereko aldakuntzak izan zituen sektore handietan. Energia %10,2 gehitu zen, Bitarteko ondasunak %3,6, Ekipo ondasunak %1,9, eta Kontsumo ondasunak %2,0 (iraunkorrak %5,3 eta ez iraunkorrak %0,9).

   Azaroaren aldean, Ekipo ondasunetan % 3,6 jaitsiera izan zen, baina Energian %4,9 gehitu ziren prezioak, Bitarteko ondasunetan %0,7 eta Kontsumo ondasunetan %0,2 (iraunkorretan %2,4 eta ez iraunkorretan %-0,6).

   Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%11,8), Zurgintza, paper eta arte grafikoak (%7,3) eta Garraio materiala (%6,1) sektoreek izan zituzten hazkunderik handienak urte artean, eta Material eta ekipo elektrikoa (%-6,2) eta Makineria eta ekipoa (%-2,6) sektoreek jaitsierak.

   Azkenik, abenduko Industriaren Produkzioaren Indizearen urte arteko tasa positiboa izan zen Araban (%7,4), Bizkaian (%3) eta Gipuzkoan (%1). Hil artekoa -azaroaren aldean- postiboa izan zen Bizkaian (%0,7) eta Araban (%0,5), baina negatiboa Gipuzkoan (%-1,0).