Euskadiko, Kataluniako eta Espainiako datuak babesteko agentziak bilduko dira datorren ostiralean Bilbon

Actualizado: miércoles, 21 enero 2015 14:08
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Datuak Babesteko Euskadiko Agentziak jardunaldi bat antolatu du datorren ostiralerako, urtarrilaren 23rako, Bilbon, bere hamargarren urteurreneko ekitaldiak amaitzeko, eta Kataluniako eta Espainiako datuak babesteko agentziak bilduko ditu bertan.

   Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jardunaldian zehar hiru mahai inguru izango dira, eta hiru agentzietako zuzendari bakoitzak horietako bat moderatuko du. Saioak Eusko Jaurlaritzaren egoitzako ekitaldi aretoan egingo dira, goizeko 09:00etatik aurrera.

   Lehenbiziko mahai ingurua, José Luis Rodríguez Álvarez Espainiako agentziaren zuzendariak moderatuko du, eta gardentasunari eta informazio publikoa atzitzeari buruzkoa izango da. "Pribatutasunaren gaineko Inpaktuaren Ebaluazio Gidaliburua" aurkeztuko dute bertan.

   Bigarren saioa Iñaki Pariente de Prada euskal agentziaren zuzendariak gidatuko du, eta administrazio publikoetan datu babesaren egoera zein den aztertuko dute. Azkenik, Maria Àngels Barbarà Fondevila Kataluniako agentziaren zuzendariak hartuko du hirugarren mahai inguruaren ardura. Teknologia berrien esparruan prebentzioak duen garrantzia aztertuko dute bertan. Jardunaldiaren amaieran, Datuak Babesteko Euskadiko Agentziaren II. Sariak banatuko dira.