Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Bordelen ariko da ostegunean eta ostiralean

Euskal orkestra Bordeleko emanaldiak entseatzen
EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA
Actualizado: miércoles, 11 enero 2017 13:20

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) Bordelera joango da eta emanaldi bana eskainiko du bertako Auditoriumean ostegunean eta ostiralean, urtarrilaren 11ean eta 12an. Orchestre National Bordeaux Aquitaine (ONBA) orkestrarekin elkartrukea eginez, bere bonu denboraldian gonbidatu gisa ariko da EOS.

Jun Märkl zuzendari duela, EOS Javier Perianes pianistarekin joango da Bordelera, eta elkarrekin joko dute Camille Saint-Saënsen Piano eta orkestrarako 2. kontzertua, EOSek lehen aldiz interpretatuko duena. Javier Perianesek berak ere aurten gehitu du obra hori bere errepertoriora.

Bordelen emango dituzten kontzertuen aurretik, EOSek eta Javier Perianesek elkarrekin jardun zuten Donostiako Kursaal Auditoriumean apirilean, International Classic Music Awards (ICMA) sarien galan, eta 2008ko Musika Hamabostaldian.

Halaber, EOSek, bakarka, Frantziako errepertoriotik hautatutako beste bi obra interpretatuko ditu. Horrela, emanaldia hasteko, Saint-Saënsen "Suite algérienne" interpretatuko du eta, bigarren zatian, Claude Debussyren "Images" osatzen duten piezatako bi izango dira entzungai: "Rondes de Printemps" eta "Ibéria".

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Orchestre National Bordeaux Aquitaine orkestraren arteko harremana klasiko bilakatu da eta bien arteko elkartrukeak ohikoak dira. EOSek Bordelera egingo duen bisitaari erantzuteko, ONBAk itxiko du haren bonu fenboraldia ekainaren 17tik 22ra ohiko lau hiriburuetan. Bere titular Paul Danielek zuzenduta ariko da, Vadim Gluzman biolinista bakarlari gonbidatu duela.