Euskadiko populazioak 37.000 lagun irabazi ditu 1981. eta 2013. urteen artean

Euskadiko populazioaren datuak argitaratu ditu Eustatek
Foto: Europa Press
Actualizado: jueves, 30 octubre 2014 12:03
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

65 urtetik gorako pertsonen populazioa bikoiztu egin da aldi horretan eta populazioaren %20 zen 2013an

   BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) populazioa 37.000 pertsonatan igo da 1981. eta 2013. urteen artean. Aldi horretan mota ezberdintako aldaketak izan diren arren, hori ondoriozta daiteke Eustatek egiten duen fenomeno demografikoen azterketatik, eta aldaketa horiek guztiak 2014ko panorama demografikoan laburbildu dira.

   Lehenengo aldian (1981-2001), 59.000 pertsona baino pixka bat gehiago galdu ziren, gehienak 1990eko hamarkadan. Izan ere, hamarkada horretan saldo migratorio negatiboak eta saldo begetatibo negatiboak (jaiotzen eta heriotzen arteko aldea) batu ziren. 2001etik aurrera, bi saldoak positibo bihurtu ziren aldi berean, baina saldo migratorioa gailendu zen bolumenarengatik. Hori dela eta, aldi horretako gehikuntzek aurreko jaitsierak konpentsatu zituzten eta populazioaren diferentzia positiboa (37.000 pertsonatik gorakoa) izatea lortu zen 1981 eta 2013 artean.

   EAEko populazioaren egiturari dagokionez, adin talde handien araberako banaketaren eboluzioan adin gazteenen artean kideak nabarmen eta era jarraituan jaitsi ziren, eta, aldi berean, helduagoen artean igoera egon zen. 1981 eta 2013 artean 65 urtetik gorako populazioa bikoiztu egin da, %9tik %20ra pasaz. Gazteek ere espazioa galdu dute erritmo horretan: 1981n hiru pertsonatik batek 20 urte zituen, eta 2013an, aldiz, %18k. Adinekoenen (85 urte eta 85 urtetik gorakoen) hazkundea nabarmenagoa izan da, horien kopurua 4,5 aldiz biderkatu baita azken 28 urteetan, populazioa guztiaren %3 izan arte.

   Jaiotza tasa gordina 1.000 pertsonako 9,4 jaiotzakoa izan zen 2012an. 1960ko hamarkadan, berriz, 1.000 pertsonako 20 jaiotzatik gorakoa zen eta Espainiakoaren gainetik zegoen. Orduz geroztik jaitsiera etengabea izan zen 1995era arte, urte horretan 1.000 pertsonako 7,3ko tasa izan baitzen. Gero, tasa berriz ere igo zen eta 2008an tasaren mailarik altuena lortu zen (1.000 pertsonako 9,9 jaiotza). Azken urteetan, jaitsiera hasi da berriz ere, 2012ko mailara iritsi arte.

   Amek haurrak izaten dituztenean duten batez besteko adina lau urtean igo da 1978. urtetik, 2012an 33 urtera iritsi arte. Zifra horrek Espainiako batez besteko adina (31,6 urte) gainditzen du, bai eta ondoko beste herrialde batzuetakoa ere: Frantziakoa (30,1 urte), Portugalgoa (30,2 urte) edo Alemaniakoa (30,6 urte).

HERIOTZAK

   Bestalde, heriotzen kopurua %42,5 hazi da 1978tik 2012ra, eta, aldi berean, heriotzako batez besteko adina 14 urtean atzeratu da. Horrek esan nahi du populazioa gehiago zahartu dela. Sexuari dagokionez, adinaren igoera antzekoa izan da bietan: 14 urtekoa gizonezkoetan eta 14,2koa emakumezkoetan.

   Halere, abiapuntuko egoera ez da berdina, zeren eta, 1978an, gizonezkoak 61,4 urteko batez besteko adina zuten hiltzen zirenean eta emakumezkoek, aldiz, 68,5 urtekoa. Heriotzako batez besteko adinaren aldea handitu egin zen 1992ra arte, hamar urteko aldea lortu baitzen, baina gero jaitsi egin zen 7,3 urtera 2012an.

   Heriotza kausak aldatu egin dira azken 18 urteetan, batez ere, tumoreetan eta zirkulazio sistemako gaixotasunetan. 1990ean, zirkulazio sistemako gaixotasunek heriotzen ia %36 eragin zituzten, eta tumoreek, berriz, %27. Bi kausa-talde horien eboluzioarengatik, 2012an tumoreek pisu handiagoa zuten (%30,3) zirkulazio sistemako gaixotasunek baino (%28,3).

   Kanpoko kausen eragina jaitsi egin da aldi honetan, 1990eko ia %6tik 2012ko %3,5era, zirkulazio istripuen kopurua nabarmen jaitsi baita. Hazkunderik handiena gainerako heriotza kausek izan dute, horien ehunekoa 1990eko %15,9etik 2012ko %23,7ra pasa baita, batez ere, gaixotasun mentalen eta nerbio sistemako gaixotasunen hazkundearengatik.

   Bestalde, 2012an EAEn bizi ziren sexu desberdineko pertsonen arteko 7.729 ezkontza egin ziren, eta hori 1978tik egon den zifrarik baxuena da, 1978an 15.108 ezkontza egon baitziren. Euskal ezkontza tasa (1.000 biztanleko 3,5 ezkontza) Europako baxuenetako bat izan da eta Italiako, Portugaleko eta Espainiako mailekin erka daiteke soilik.

   Ezkontza kopurua jaisteaz gain, euskal populazioaren ezkontza tasaren portaeraren ezaugarririk garrantzitsuena ezkonduko diren ezkongabeen adinaren igoera izan da. Senarren batez besteko adina 7,4 urtean igo da 1986tik, eta emazteena, berriz, zortzi urtean. 2012an ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina 34,8 urtekoa izan zen, eta emakumezko ezkongabeena 32,9 urtekoa.

MIGRAZIOA ETA IMMIGRAZIOA

   Euskadik 52.638 pertsona galdu zituen migrazioengatik 1988 eta 1999 artean, baina 2000tik aurrera, 144.640 pertsona irabazi ditu, batez ere, atzerriko pertsonen immigrazioaren hazkundearengatik.

   XXI. mendeko 12 urteetan 417.445 pertsonek immigratu zuten, eta emigratu, berriz, 272.085 pertsonek egin zuten. Horrela, XX. mendeko azken 11 urteetako zentzua alderantzikatu egin da, XX. mendeko urte horietan 136.159 immigrante egon baitziren, baina 188.797 emigrante.

   1988tik 2012ra EAEtik kanpoko saldo migratorioek bestelako portaera  izan dute, aztertzen den eremu geografikoaren arabera. Atzerriko saldoak beti positiboak izan dira, 2012an izan ezik, 78 pertsona gutxiago izan baitziren. Halere, 1997ra arte oso eskasak ziren atzerriko saldoak eta ez ziren 2.000 pertsonara ere iristen.

   Saldoak gainerako Espainiako erkidegoekiko, aldiz, negatiboak izan dira 1988-2008 aldian. 1988an saldo negatiborik altuena (21.000 pertsonatik gorakoa) izan zen, eta gainerako urteetan egonkortu egin zen, gutxi gorabehera, 4.000 pertsonatan.

   49 pertsonekin, Eustatek estatistika hau egiten duenetik, beste erkidego batzuetatik (emigrazioak erkidego horietara baino) EAEra immigrazio gehien erregistratu ziren lehen urtea 2009 izan zen. Hurrengo urteetan, saldo hau handitu egin zen pixkanaka, 2011ko 2.841 pertsonetara iritsi arte, hurrengo urtean 1.207 pertsonatara jaitsi zen arren.