Euskadiko suhiltzaileek eskuliburu berria edukiko dute

Actualizado: miércoles, 7 septiembre 2011 17:17

GASTEIZ, 7 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) suhiltzaileek eskuliburu berria izango dute. Argitalpen berria, guztira, 21 liburuk osatzen dute eta horietan 52 egilek hartu dute parte, denak ere EAEko suhiltzaile zentroetan lan egiten duten profesionalak. Lan honen bitartez, Arkauteko akademiak "aurrerapausoa" emango du larrialdien eta babes zibilaren arloetarako prestakuntza lanetan.

Erreskateak, suteak kontrolatzea edo fenomeno meteorologikoen aurrean prebentzioa dira suhiltzaileek bere egunerokoan egin behar dituzten ekintzetako batzuk. Era berean, nola jokatu jakin behar dute eta, zalantzaren bat izatekotan, non kontsultatu ere jakin behar dute. Hori dela eta, Arkauteko akademiak suhiltzaileen eskuliburua berritu eta eguneratu du, gaur egungo errealitateari egokitzeko.

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak eta Elena Moreno Arkauteko akademiaren zuzendariak aurkeztu dute eskuliburu berria Arkauteko Akademian egindako prentsaurrekoan. Herrizaingo sailburuak, dokumentu berria suhiltzaileen lan arloan eta larrialdietako zerbitzuetan lan egiten dutenentzat "erreferentzia" eta "nahitaezko kontsulta" liburu bihurtuko dela uste du. Lan hau Arkauteko Akademia segurtasun publikoko arloan "akademia integrala" izan dadin "beste urrats bat" dela azpimarratu du Aresek.

Argitalpen berriak bost liburuki ditu, eta Euskadiko suhiltzaileen hainbat zentrotako 52 profesionalen eskarmentua eta aholkuak biltzen ditu 21 liburutan.