Euskadiko Udal Kontseilua deituko du Jaurlaritzak, euskal erakunde egituraren etorkizuna jorratzeko

Actualizado: viernes, 7 marzo 2014 13:11
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 7 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburu Josu Erkorekak gaur iragarri du Jaurlaritzak aurki deituko duela Euskadiko Udal Kontseilua, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiekin eta Eudel Euskadiko Udalen Elkartearekin batera, euskal erakunde egituraren etorkizunari heltzeko. Eusko Legebiltzarrean egin du iragarpena Erkorekak, Kontrolerako Osoko Bilkuran.

   Jaurlaritzarentzat, "beharrezkoa da euskal eskumenen panorama argitzea, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko Espainiako Legea indarrean jartzeak izango dituen ondorioak aztertu ondoren".

   Hori dela eta, Euskadiko Udal Kontseiluak deituko du, etorkizuneko Euskal Udal Legea batera jorratzeko. Lege horrek, bada, euskal erakundeek osatzen duten erakunde, eskumen, eta harremanen sarea mugatuko du.

   Azken bi hilabeteetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiekin eta Eudelekin hainbat bilera egin ondoren hartu da erabakia. Erkorekak berak deituko du Euskadiko Udal Kontseilua aurki, eta bera izango da bileraren buru.

   Aldi berean, Jaurlaritza gutun bat egiten ari da -amaitzear dago- Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko Espainiako Legearen aplikazioari buruzko orientabideak emateko, trantsizio gisa, harik eta Euskadiko Udal Kontseiluak egoera argitu arte.

   Eusko Jaurlaritzak Estatuko lege hori aplikatu behar duten udaletako eragile juridikoei laguntza eman nahi die, legea beren eguneroko lanean interpretatzeko, harik eta marko juridiko propioa diseinatu arte.

EUSKADIKO UDAL KONTSEILUA

   Euskadiko Udal Kontseilua 1994an sortu zen (uztailaren 28ko 326/1994 Dekretua), toki administrazioaren eta gainerako euskal herri administrazioen arteko lankidetzarako organo arauemaile eta aztertzaile gisa. Hiru euskal erakunde mailen arteko ulermen eta lankidetzarako organo izateko sortu zen.

   Erakunde maila bakoitzeko sei kidek osatzen dute Kontseilua (Eusko Jaurlaritzako sei, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundietako bina eta Eudeleko sei). Nolanahi ere, osaera alda daiteke, foroak hartzen dituen legezko erabakien arabera.

   Euskadiko Udal Kontseiluaren eginbeharrak, besteak beste, toki mailako autonomiaren aurkakotzat jo daitekeen Estatuaren araudia aztertzea eta eztabaidatzea; udalerrien eskumeneko diren gaiak arautzen dituzten euskal lege aurreproiektuei eta foru arauei buruz informatzea, horiek beren interesak defendatu ahal izan ditzaten; toki administrazioari buruzko ekimenak, proposamenak, iradokizunak eta txostenak egitea; eta toki erakundeen eta EAEko erakundeen arteko koordinazio eta lankidetza irizpideei buruzko txostenak egitea dira.