Euskadiko XXX. Eskolarteko Kirol Jokoak hasiko dira igandean Laudion (Araba), kros frogarekin

Actualizado: martes, 22 febrero 2011 15:01

BILBO, 22 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen 30. edizioa igande honetan jarriko da martxan, goizeko 10:00etatik aurrera Laudioko (Araba) Ellakuri Udal Estadioan jokatuko den kros frogarekin, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

Neguko kirol modalitatea izaki, lehen froga krosa izango da, eta 200 eskola-umek parte hartuko dute. Maiatza eta ekainean ospatuko diren frogekin batera, guztira, Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako 2.000 neska-mutil inguru elkartuko dira, alegia, lurralde bakoitzeko haur kategoriako kirolari eta talde irabazleak.

Honako kiroletan lehiatuko dira: aerobic, xake, atletismo, saskibaloi, eskubaloi, txirrindularitza, futbol 11, futbol 7, areto futbol, gimnasia erritmiko, herri kirol, judo, karate, kanoe, pilota, errugbi, tenis, mahai-tenis, boleibol eta igeriketa.