Euskadiko zortzi enpresa joango dira Indiara datorren astean, merkataritza bidaian

Actualizado: viernes, 28 febrero 2014 13:11
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 28 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako, Arabako eta Bilboko merkataritza ganberek bidaia antolatu dute Indiara martxoaren 3tik 7ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailaren laguntzarekin, eta zortzi enpresa joango dira, sei gipuzkoarrak eta arabar eta bizkaitar bana. Sektore anitzak bilduko dituen bidaia izango da, metalgintza, ingeniaritza, eraikuntza, makina erraminta, energia berriztagarri eta zerbitzuen sektoreak ordezkatuta baitaude.

   Gipuzkoa Merkataritza Bazkunak jakinarazi duenez, misioaren helburua Indiak dituen aukerak euskal enpresei gerturatzea, merkatura sartzeko erraztasunak ematea eta sektorearen egoera bertatik bertara nolakoa den ezagutzeko aukera izatea. Euskal enpresen ordezkaritza osatzen duten zortzi enpresak asmo horrekin joango dira Indiara, herrialde honetako merkatu gehienak une honetan hazten ari baitira.

   India etorkizuneko munduko potentzia handienetako bat da eta geroz eta gehiago dira bertako merkatua hornitzeko asmoz herrialde horretara joaten diren enpresak, "aukeren lurraldea bezala ikusten dute eta".

   Herrialde asiarreko ekonomia hainbat sekoretan oinarritzen da, hala nola nekazaritza, artisautza, ehungintza, manufaktura eta sektoreen zerbitzuan. Hazkunde maila handia eta potentziala erakusten ari diren beste sektore batzuk dira eraikuntza, ingenieritza, energia, industria farmazeutikoa, bioteknologia, nanoteknologia, telekomunikazioak, itsas eraikuntza, hegazkigintza eta turismoa.