Euskadin 1.149 langabe gutxiago izan dira apirilean

Lanbide
Europa Press
Actualizado: jueves, 4 mayo 2017 10:45

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpleguko zerbitzu publikoen bulegoetan 1.149 langabe gutxiago erregistratu ziren joan den apirilean, eta horrela, guztira 137.008 langabe daude, hau da, martxoan baino %0,83 gutxiago. Iazko apirilarekin alderatuta 15.553 langabe gutxiago izan dira, hots, %10,19 gutxiago, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez.

Herrialdeka, Bizkaiari dagokionez, 230 langabe gutxiago izan ziren joan den apirilean martxoarekin alderatuta (-%0,29), eta 8.067 gutxiago 2016ko apirilarekin erkatuta (-%9,37). Modu honetan, Bizkaian 78.044 langabe daude.

Gipuzkoan 549 langabe gutxiago erregistratu ziren apirilean martxoarekiko (-%1,47) eta 4.588 gutxiago joan den urteko apirilarekiko (-%11,05). Guztira, 36.922 langabe daude Gipuzkoan.

Arabari dagokionez, apirilean 370 langabe gutxiago izan ziren martxoarekin alderatuta (-%1,65) eta 2.898 iazko apirilarekin konparatuta (-%11,62). Modu honeetan, guztira, Araban 22.042 langabe daude.

GIZARTE SEGURANTZA

Bestalde, batez beste, Gizarte Segurantzak 926.545 afiliatu zituen apirilean Euskal Autonomia Erkidegoan, martxoan baino 4.513 gehiago (%0,49 gehiago) eta joan den urteko apirilean baino 20.079 gehiago (%2,22 gehiago).

Hiru herrialdeetan erregistratu ziren afiliatu gehiago, bai hil artean, bai urte artean. Hain zuzen, Bizkaiak 464.699 afiliatu ditu, martxoan baino 1.628 gehiago eta iazko apirilean baino 8.894 gehiago; Gipuzkoak 309.804 afiliatu ditu, martxoan baino 2.017 gehiago eta 2016ko apirilean baino 7.169 gehiago; Araban 152.041 afiliatu daude, martxoan baino 867 gehiago eta iazko apirilean baino 4.015 gehiago.