Euskadin 1.270 langabe gutxiago izan ziren otsailean

Lanbideren bulego bat
Foto: Europa Press
Actualizado: martes, 3 marzo 2015 11:35
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpleguko zerbitzu publikoen bulegoetan erregistraturiko langabeen kopurua 170.895 lagunekoa da, otsailean 1.270 gutxiago izan ondoren, hau da, aurreko hilean baino %0,74 gutxiago.

   Halaber, azken 12 hilabeteetan, 5.141 langabe gutxiago izan dira EAEn, hau da, %2,92ko jaitsiera gertatu da, Espainiako Gobernuko Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak astearte honetan emandako datuen arabera.

   Lurraldeei dagokienez, urtarrilarekin alderatuta, langabeziaren jaitsierarik handiena Gipuzkoan izan zen, %1,09koa, 516 langabe gutxiago izan ondoren. Bizkaian, langabezia tasa %0,73 murriztu zen, 709 langabe gutxiagorekin, eta Araban %0,16ko jaitsiera izan zen, 45 langabe gutxiago izan ondoren.

   Bestalde, Gizarte Segurantzan 881.906 landun zeuden afiliatuta joan den otsailean, hau da, urtarrilean baino 4.242 gehiago (%0,48ko hazkundea) eta 2014ko otsailean baino 14.253 gehiago (%1,64).

   Lan erregimenei dagokienez, Orokorrak 705.082 afiliatu zituen otsailean (2.008 Nekazaritza Sisteman eta 28.498 Etxekoan), Autonmoenak 173.454 eta Itsasokoak 3.371.