Euskadin 1.865 langabe gehiago zeuden otsailean, urtarrilarekin alderatuta

Lanbideko bulego bat
Foto: Europa Press
Actualizado: martes, 4 marzo 2014 17:14

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1.865 langabe gehiago izan ziren joan den otsailean (%1,07 gehiago), urtarrilarekin alderatuta, eta modu honetan, otsailaren bukaeran, 176.063 langabe zeuden guztira Euskadin.

   Hala ere, 2013. urteko otsailarekin erkatzen bada, 1.970 langabe gutxiago izan ziren EAEn hau da, %1,11ko jaitsiera, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak gaur jakinarazi dituen datuen arabera.

   Lurraldeka, otsailean Bizkaian igo zen gehien langabezia urtarrilarekin alderatuta, 1.222 langabe gehiago izan baitziren (%1,25). Araban 307 langabe gehiago zenbatu ziren (%1,11), eta azkenik, Gipuzkoan %0,69 igo zen langabezia urtarrilean, 336 langabe gehiago izan ondoren.