Euskadin 2013ko hasieran zeuden 161.000 enpresak 179.285 establezimendutan ari ziren

Actualizado: jueves, 30 enero 2014 13:52
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) jarduera sektoreetako 161.067 enpresa ari ziren 2013. urtearen hasieran 179.285 establezimendutan (lantegi, denda edo bulegoetan), hau da, urtebete lehenago baino %2,8 gutxiago, Eustaten datuen arabera.

   Establezimenduen kopurua sektore guztietan murriztu zen, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzan (%14,9) eta administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintzan (%1,4) izan ezik. Aipagarriak izan ziren higiezinen jardueretan (%-19,0) eta eraikuntzan (%-8,9) izandako jaitsierak.

   Kopuruz sektore handiena merkataritza, garraio eta ostalaritza izan zen, establezimendu guztien %38,3rekin, eta ondoren jarduera profesional eta laguntzaileak (%15,6) eta eraikuntza (%12,6).

   Merkataritza, garraio eta ostalaritza enpleguari begiratuz ere garrantzitsuena izan zen, Jarduera Ekonomikoen Direktorioak zenbatutako guztirakotik (855.093) %26,1 enplegatu baitzituen. Ondoren, industria, energia eta saneamendua, %21,3rekin, eta administrazio publikoa, hezkuntza eta osasungintza, %20,7rekin.

   Sektore egitura ezberdina zen lurraldeen artean. Horrela, Araban enplegatzailerik handiena industria, energia eta saneamendua izan zen (%28,0), eta ondoren merkataritza, garraio eta ostalaritza (%22,8) eta administrazio publikoa, hezkuntza eta osasungintza (%22,5).

   Bizkaian, aurrena merkataritza, garraio eta ostalaritza izan zen (%27,3), bigarren administrazio publikoa, hezkuntza eta osasungintza (%20,5) eta hirugarren industria, energia eta saneamendua (%16,7). Gipuzkoan, aurrena merkataritza, garraio eta ostalaritza izan zen (%26,0), bigarren industria, energia eta saneamendua (%24,9) eta hirugarren administrazio publikoa, hezkuntza eta osasungintza (%20,2).

   Tamainaren araberako establezimenduen banaketa aurreko urtekoaren oso antzekoa izan zen 2012an. Apenas 2.260 establezimenduk (guztien %1,3k) zituzten 50 langile edo gehiago, baina enpleguaren %38,1 ziren. Halaber, 133.796 establezimendu (guztizkoaren ia hiru laurden) ez ziren hiru lanpostura heltzen eta enplegu guztiaren %19,5 bakarrik hartzen zuten.

   Establezimenduen jarduera adarraren araberako batez besteko tamainari dagokionez, enplegu kontzentraziorik handiena, bai EAEn, bai lurraldeetan, industria, energia eta saneamenduan izan zen. EAEn establezimenduko batez besteko tamaina 14,2 enplegu izan zen, eta lurraldeka, Araban 18,0, Bizkaian 12,7 eta Gipuzkoan 14,2. Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintzan establezimenduen batez besteko tamaina 14,4 enplegukoa zen Araban, 10,3koa Bizkaian eta 10,6koa Gipuzkoan.

ENPRESAK

   Bestalde, establezimenduen jardueraren euskarri ziren unitate juridikoen edo enpresen %97,7k EAEn zuten egoitza, eta gainerako 3.662k estatuan. Bizkaian 80.493 enpresa zeuden, erdia baino gutxixeago, Gipuzkoan 55.249 (%34,3) eta Araban 21.663 (%13,4).

   Enpresen batez besteko tamainak lehengoan iraun zuen: 5,3 okupatu enpresako eta 4,8 establezimenduko. Nortasun juridikoaren araberako azterketan alde nabarmenak daude; horrela, titularra pertsona fisikoa denean, 1,4 enplegu, bai enpresako, bai establezimenduko, eta gainerako forma juridikoetarako batez besteko horiek 11,0 eta 8,9 okupatu ziren, enpresako eta establezimenduko, hurrenez hurren.

   Halaber, 2012an zehar beren jarduera hasi zuten enpresen eta eten zutenen arteko saldo garbia 5.186 negatiboa izan zen. Errotaziorik handiena merkataritza, garraioa eta ostalaritzan (alten %30,5 eta bajen %31,2), eraikuntzan (alta guztien %15,6 eta baja guztien %22,8) eta jarduera profesional eta laguntzaileetan (alta guztien %17,1 eta baja guztien %15,5) nabarmendu ziren.

   Demografia nortasun juridikoaren arabera aztertuz gero, pertsona fisikoaren formula juridikoarekin sortutako establezimenduak nabarmendu ziren: alten %66,6 eta bajen %60,0. Enplegu kontuetan, pertsona fisiko diren establezimenduetan gauzatu ziren alten %45,1 eta bajen %37,5, eta sozietate mugatuetan izan ziren enplegu alten %34,1 eta bajen %34,5.

   Azkenik, establezimenduen tamainaren arabera, geruzarik dinamikoena bi enplegu edo gutxiagokoa izan zen, ohi bezala, eta berak bakarrik alta guztien eta baja guztien %90,7 hartu zituen. Establezimendu handiagoen (50 langile edo gehiagokoen) geruzan alten %0,1 besterik ez zen izan, eta bajen portzentaje bera; aldiz, haienak izan ziren enplegu alten %5,6 eta bajen %7,1.