Euskadin 2.725 langabe gehiago izan dira otsailean eta guztira 178.006 daude

Ia 180.000 langabe daude EAEn
Europa Press
Actualizado: lunes, 4 marzo 2013 12:20

BILBO, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2.725 langabe gehiago zenbatu ziren joan den otsailean, hau da, urtarrilean baino %1,55 gehiago, eta modu honetan, guztira 178.006 langabe daude, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren datuen arabera.

Lurraldeka, Araban, urtarrilean baino 521 langabe gehiago izan ziren otsailean (%1,78 gehiago), Gipuzkoan 749 gehiago (%1,51) eta Bizkaian 1.455 gehiago (%1,49). Urte arteko epeari dagokionez (2012ko otsailarekin alderatuta), Araban 3.489 langabe gehiago daude (%14,05), Bizkaian 9.489 gehiago (%10,58) eta Gipuzkoan 5.698 gehiago (%12,73).

Sektoreetan, Industrian bakarrik jaitsi zen langabezia, 11 langabe gutxiago izan baitziren otsailean, eta guztira 26.666 daude. Zerbitzuetan 2.125 langabe gehiago zenbatu ziren eta guztira 113.000 daude. Eraikuntzan 288 langabe gehiago izan ziren (20.951 guztira), Nekazaritzan 26 gehiago (2.870), eta Aurreko enplegurik gabeko kolektiboan 297 gehiago (14.519).

Euskadin otsaila bukatzean zeuden 178.005 langabeetatik 87.629 gizonezkoak ziren, eta 90.377 emakumezkoak. Halaber, 163.723 langabe 25 urtetik gorakoak ziren eta 14.263 adin horretatik beherakoak.

KONTRATAZIOA

Bestalde, otsailean zehar 43.312 kontratu egin ziren EAEn, hau da, urtarrilean baino %19,47 gutxiago (10.469 gutxiago). Lurraldeka, Bizkaian 22.834 kontratu egin ziren, urtarrilean baino %22,51 gutxiago (6.632 gutxiago); Araban 7.054 izan ziren, urtarrilean baino %17,89 gutxiago (1.537 gutxiago); eta Gipuzkoan 13.424 egin ziren, urtarrilean baino %14,63 gutxiago (2.300 gutxiago).

2012ko otsailarekin alderatzen bada, kontratazioaren jaitsiera %14,17koa izan da, 7.149 kontratu gutxiago egin baitira. Hiru lurraldeetan izan ziren murrizketak: Araban %6,72koa, Bizkaian %16,48koa eta Gipuzkoan %13,72koa.

Halaber, Euskadin otsailean egin ziren 43.312 kontratuetatik 39.604 aldi baterakoak eta 3.708 mugagabeak izan ziren. Kontratazio mugagabea %20,28 jaitsi zen urtarrilarekin alderatuta (943 gutxiago) eta %25,50 2012ko otsailarekiko (1.276 gutxiago). Aldi baterako kontratazioa %19,39 murriztu zen urtarrilarekin (9.528 gutxiago) eta %12,91 iazko otsailarekiko (5.873 gutxiago).