Euskadin 58.951 enpresa zeuden 2016 bukatzean, aurreko urtean baino %0,4 gehiago

Actualizado: jueves, 12 enero 2017 12:13

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzaren azken txostenaren arabera, 2016. urteko abenduaren 31ean 58.951 enpresa zeuden erregistratuta Gizarte Segurantzan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), hau da, urte bat lehenago baino %0,4 gehiago.

"Igoera hau motela da, aurreko bi urteetakoa baino apalagoa, eta krisiaren aurreko kopuruak berreskuratzeko zailtasuna argi erakusten du", dio enpresarien elkarteak.

Halaber, azaroarekin alderatuta, 96 enpresa gutxiago zeuden EAEn abenduaren amaieran, berriro ere 59.000 enpresatik behera kokatuz. Hala ere, abendu baten erregistratutako enpresa kopururik haundiena da 2011. urtetik.

Beste alde batetik, 2016. urtea bukatzean, eta abenduan igoera txikia izan arren, autonomoen kopurua jaitsi egin da. Hain zuzen, gaur egun, 173.644 langile autonomo daude Euskadin, krisiaren aurreko ia 190.000tik nahiko urrun oraindik.