Euskadiren eta Kanadaren arteko lankidetza aukerak aztertuko dituzte asteartean Bilbon

Actualizado: lunes, 18 marzo 2013 11:38

BILBO, 18 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, SPRIren bitartez, "Lankidetza publiko-pribatuak: Euskadiren eta Kanadaren arteko lankidetza aukerak" jardunaldia antolatu du astearte honetarako, martxoaren 19rako, Bilbon.

Antolatzaileek azaldu dutenez, lankidetza publiko-pribatuko finantzaketa tresnek Euskadirentzat eta Kanadarentzat dakartzaten lankidetza aukerak aztertuko dira jardunaldian, euskal enpresek azpiegituren proiektu handietan parte har dezaten.

Jardunaldiko parte-hartzaileen artean egongo dira Nuria Lopez de Guereñu Confebaskeko idazkari nagusia, Deric Dubien aholkulari komertziala Kanadak Espainian duen Enbaxadako aholkulari komertziala eta Juan Ignacio Garcia Motiloa Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energiako sailburuordea.