Euskal Antologiak saileko hirugarren liburua aurkeztuko asteazkenean Etxepare Euskal Institutuak

Actualizado: lunes, 10 febrero 2014 13:35
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 10 (EUROPA PRESS)

   Etxepare Euskal Institutuak Euskal Antologiak saileko hirugarren titulua izango den Xabier Payaren "Ahozko Euskal Literaturaren Antologia" liburua aurkeztuko du datorren asteazkenean, otsailaren 12an, Donostiako egoitzan.

   Mikel Ayerberen "Euskal narratiba garaikidea" eta Jone Arroitajauregiren "Egungo haur eta gazte literatura" lanen ondoren, Xabier Payarena izango da Euskal Antologiak saileko hirugarren liburua.

   Etxepare Euskal Institutuko iturriek jakinarazi dutenez, egileak ahozko literaturako zortzi genero ezberdin hartu ditu ardatz dibulgazioa helburu duen lan honetan, eta institutuko beste argitalpenak bezala, hirueleduna da (euskara, gaztelania, ingelesa).

   Aurkezpena goizeko 10:30ean izango da, eta Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko euskararen sustapen eta hedapenerako zuzendari eta Euskal Kultura sailaren editoreak, Joxerra Garzia hitzaurrearen egileak eta Xabier Paya antologiaren egileak parte hartuko dute.