Euskal artisten "Riding to Amarillo" erakusketa ikusi ahal izango da San Diegon (AEB)

Actualizado: lunes, 24 noviembre 2014 17:05

BILBO, 24 Nov. (EUROPA PRESS) -

Kaliforniako (AEB) San Diego Unibertsitateko Space4-Art arte galeriak Euskal Herriko artista talde baten erakusketa inauguratuko du abenduaren 6an: "Riding to Amarillo". 2015eko urtarrilaren 7ra arte egongo da ikusgai eta honako artista hauek hartuko dute parte, horietako batzuk Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin: Lehior Bilbao, Julen Agirre, Unai Requejo, Usoa Fullaondo, Iranzu Antona, Jorge Nuñez, Jon Otamendi, Damaris Pan, Lorea Alfaro eta Olatz Vilariño.

Etxepare Euskaol Institutuak jakinarazi duenez, erakusketa programa oso baten bigarren zatia izango da, San Diegoko Unibertsitateko artista batzuekin elkartrukea egitearena, hain zuzen. Experimental Sculpture eta Painting Initiative izenenpean batzen den San Diegoko artista taldeak erakusketa eskaini zuen Bilbon, eta ondoren, San Diegon bertan ere erakutsiko dute Bilboko erakusketaren zati bat.

Horrela, esan bezala, "Riding to Amarillo" erakusketaren inaugurazio ekitaldia abenduaren 6an egingo da, San Diegoko Space4-Art arte galerian, 19:00etatik 22:00etara bitartean.