Lanbide
EUROPA PRESS
Actualizado: miércoles, 4 enero 2017 10:57

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpleguko zerbitzu publikoetan erregistraturiko langabeen kopurua 13.844 lagunetan jaitsi zen 2016. urtean, hau da, aurreko urteko abenduan baino %9,23 gutxiago. Modu honetan, urtea bukatzean, 136.173 langabe zeuden EAEn.

Espainiako Gobernuko Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak asteazken honetan argitaratutako datuen arabera, abenduan 1.527 langabe gutxiago izan ziren EAEn, hots, azaroan baino %1,11 gutxiago.

Lurralde historikoei dagokienez, Bizkaian 7.214 langabe gutxiago zenbatu ziren (%-8,56), Gipuzkoan 4.370 gutxiago (%-10,57) eta Araban 2.260 gutxiago (%9,27).

Bestalde, Gizarte Segurantzak 17.326 afiliatu gehiago erregistratu zituen batez beste joan den urtean EAEn, hau da, 2015ean baino %1,91 gehiago, eta horrela, guztira 925.291 afiliatu daude. Abenduan 3.039 afiliatu gehiago izan ziren, azaroan baino %0,33 gehiago.

Azkenik, afiliazioa hiru lurralde historikoetan igo zen 2016an: Araban, Gizarte Segurantzara 3.589 langile gehiago afiliatu ziren (%2,42 gehiago), Bizkaian 7.697 gehiago (%1,68 gehiago) eta Gipuzkoan 6.041 gehiago (%2 gehiago).

Más noticias