Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia %0,6 hazi da 2011ko hirugarren hiruhilekoan

Ekonomia hazi egin da urte artean
Europa Press
Actualizado: jueves, 10 noviembre 2011 12:02

BILBO, 10 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinak (BPG) %0,6ko hazkundea izan du 2011ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, urtaro eta egutegiaren eraginak deskontaturik, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak aurreratutako datuen arabera.

Halaber, datu hori kontuan hartuta, EAEko ekonomiaren hazkundea aurreko hiruhilekokoa baino bi hamarren txikiagoa izan da. Urte artekoan, Espainiako ekonomia %0,7 hazi da, Espainiako Bankuak egindako zenbatespenaren arabera.

Bestalde, hiruhileko artean ez da hazkunderik izan 2011ko hirugarren hiruhilekoan EAEko BPGan (0,0%). Zifra hau aurreko hiruhilekoko bilakaera baino bi hamarren txikiagoa da eta Espainiako ekonomiak izandakoaren berdina, Espainiako Bankuak hirugarren hiruhilekorako egindako zenbatespenaren arabera.

Urte arteko zein hiruhileko arteko BPGaren jokaera hau Eraikuntzaren bilakaera negatiboak eta Industriaren dezelerazioak eragin dute, Zerbitzuen sektorearen portaera hobearekin batera.

Azkenik, enpleguak behera egin du aurreko urteko hiruhileko beraren aldean (0,7ko jaitsiera), eta aurreko hiruhilekoaren aldean ere bilakaera negatiboa izan da (0,4ko jaitsiera).