Euskal autonomoek Interneten aldeko apustua egiten dute beren negozioaren kudeaketa hobetzeko

Ordenador Sobremesa
KAERU.MY/CC/FLICKR
Actualizado: martes, 12 julio 2011 13:38

BILBO, 12 Jul. (EUROPA PRESS) -

Estatuko batez bestekoa gainditzen dute autonomoek Interneten erabileran, webguneen jabetzan eta online salmentan, Fundetec fundazioaren txosten baten arabera.

2010eko udan Langile Autonomoen Araubide Berezian erregistratutako Euskadiko 178.158 autonomoetatik %41ak ekipamendu informatikoa dauka bere negozioaren kudeaketarako, horietatik, denek dute Interneterako sarbidea, eta % 47k webgune propioa dauka. Datu horiek estatuaren batez bestekoaren oso gainetik kokatzen dute Erkidegoa bi adierazle horiei dagokienez, % 74 eta % 36, gutxi gora-behera.

Hori ondorioztatzen da, Langile Autonomoen Nazioarteko Federazioaren eta Langile Autonomoen Profesionalen Bilkura erakundearen lankidetzarekin eta IDCren partaidetzarekin, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) ezarpenari eta erabilerari dagokionez horien egoera ezagutzeko, Fundetec fundazioak landutako "El trabajador autónomo y la Sociedad de la Información 2010" txostenean.

Lan eta Immigrazio Ministeritzaren diru-laguntza jaso du Gizarte Ekonomiaren, Langile Autonomoaren eta Enpresen Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez. Txostenaren hirugarren edizioa da eta estatu osoko autonomoei egindako 3.500 inkesta ingurutan dago oinarritua, horietatik 160 Euskadikoak izanik. Gainera, inkestatutako langileak bederatzi jarduera-sektoretan zeuden banatuak (automozioa, merkataritza, eraikuntza, garraioa, industria, finantza-jarduerak, jarduera zientifikoak, ostalaritza...).

Hortaz, azterlanean ondorioztatzen denez, Euskadiko autonomoek IKTak beren negozioetan sartzeari ematen diote garrantiza, beren produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko ezinbesteko tresna gisa. Baina oraindik orain handia da teknologia horiek erabiltzen ez dituzten profesionalen ehunekoa eta, beraz, inplikaturiko eragile guztien arteanlan egiten jarraitzeko premia dago, autonomoek IKTak txerta ditzaten beren prozesuetan.