Euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko 90.000 euro emango ditu Eusko Jaurlaritzak

Actualizado: martes, 1 marzo 2011 18:04

GASTEIZ, 1 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntza sorta bat onartu du gaurko bileran.

Laguntza horien guztizkoa 90.000 eurokoa da eta diru-laguntza horietara biltzeko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egindako ekoizpen kulturalek, euskal etxeak dauden tokietan erakutsi nahi badute obra eta euskal etxeen gonbidapena jaso badute.

Diru-laguntza horiek eskuratzeko eskaerak aurkezteko epea apirilaren 15ean amaituko da. Diru-laguntzon bitartez, joan-etorriko txartela ordainduko da, osorik edo zati bat.