Euskal Herriko Elektrotxarangen I. Topaketa ospatuko da Bermeon irailaren 6an

Euskal Herriko Elektrotxaranga I. Topaketa Bermeon
Foto: BERMEOKO TXOSNAK
Actualizado: miércoles, 23 julio 2014 13:16
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko I. Elektrotxaranga Topaketa antolatu dute irailaren 6an Bermeoko (Bizkai) kale eta plazetan, "jaialdi handi, musikari eta kaletarra egiteko" helburuarekin, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

   Gasteizko Ttek kultur elkartea eta Bermeoko txosnak ari dira elkarlanean topaketa antolatzen, Euskal Herriko beste hainbat elektrotxarangarekin batera. Ttek arduratzen ari da elektrotxarangekin harremanean egoteaz eta komunikaziorako diseinuaz, eta Bermeoko
txosnak, aldiz, anfitrioi lanez, hau da, udal sailekin koordinatu, kalejiretarako planoa prestatu edota musikari guztiek jan-edan eta tresnak uzteko lekua izan dezaten lortu.

   Ttek kultur elkartea martxotik ari zen ideiarekin bueltaka, topaketa udan egin asmoz, baina uda elektrotxarangak batzeko zailagoa
da herrietako jaietan zehar okupatuta dabiltzalako. Bermeoko txosnen
proposamena jaso zutenean, topaketa irailean eta kostako herrian egiteko, ados jarri eta "indarrak eta ilusioa batu zituzten".

   "Bermeoko txosnen helburua da herri osorako jaialdi handi bat egitea, erakustea herri mugimenduek antolatutako txosnek ekarpen handia egiten diotela bai jaiei eta bai herriari ere. Horretarako, kale guztietan giroa sortzen ibiliko den jaialdia nahi zuten, jaialdi
handi eta ikusgarria, eta horregatik, Euskal Herriko I. Elektrotxaranga Topaketa herrian egitea ezin egokiago iruditu zitzaien", azaldu dute.

   Antolatzaileak oraindik egitaraua prestatzen ari dira, baina egun
osoko topaketa izango dela eta beste zertzelada batzuk aurreratu dituzte, besteak beste, gutxienez sei elektrotxaranga batuko direla; Bermeoko zortzi plazatan joko dutela, herri osoan zabalduta; eta herri
bazkari irekia izango dela (herritarrak eta musikariak mahai berberaren bueltan).

   Topaketak irailaren 6an izango da, 19:00etatik 22:00etara. Elektrotxaranga guztiak batera hasiko dira jotzen, bakoitza plaza batean, eta plazarik plaza koordinatuta txandakatzen joango dira. Antolakuntza saiatuko da gaueko 22:00etan denak txosnan batu eta musikari guztiak aldi berean abesti berbera jotzen, Elektrotxarangen
Topaketari "bukaera ikusgarria emateko".

   Antolakuntzak jakinarazi du topaketaren inguruko informazio gehiago duenean, honako helbide hauetan eguneratzen joango dela: bermeokotxosnak.wordpress.com eta www.Pekelektrotxaranga.org.