Euskal ikasketen irakaslea hautatzeko deialdia irekita dago Liverpooleko Unibertsitatean

Actualizado: viernes, 7 marzo 2014 12:42
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Liverpooleko Unibertsitateko Historiak, Hizkuntzak eta Kulturak sailak euskal ikasketen ardura hartuko duen behin betiko lanpostu bat sortu du, eta izena emateko epea apirilaren 4ra arte izango da zabalik, Etxepare Euskal Institututik jakinarazi dutenez.

   Aipatu iturrien arabera, unibertsitate ingelesa aitzindaria da euskal hizkuntzaren eta kulturaren nazioarteko sustapenean, euskal gaiei buruzko irakaskuntza eta ikerketari dagokienez.

   Liverpooleko zentroak Etxepare Institutuko Euskara eta Euskal Kultura irakurle bat izan du 2011tik, eta orain, Historiak, Hizkuntzak eta Kulturak sailak euskal ikasketen ardura hartuko duen behin betiko lanpostu bat sortu du.

   Aurkeztu ahal izateko doktoretza titulua, EGA mailako euskara gaitasun agiria eta nazioarte mailan argitaratu izana eskatzen dute. Goi mailako ikasketetan Euskara eta Euskal Kultura irakatsi izana ere ezinbestekoa da. Izena emateko epea apirilaren 4an amaituko da.