Euskal jazzak 34 talde eta bakarlari izango ditu 53. Heineken Jazzaldian

Euskal jazza 53. Donostiako Jazzaldian
HEINEKEN JAZZALDIA
Actualizado: miércoles, 23 mayo 2018 16:25

DONOSTIA, 23 (EUROPA PRESS)

Euskal jazzak "presentzia garrantzitsua" izan ohi du Donostiako Heineken Jazzaldian eta horrela izango da 53. edizioan ere, 34 talde eta bakarlarik parte hartuko baitute uztailaren 25etik 29ra egingo den aurtengo edizioan, antolakuntzako ardurtadunek prentsa agerraldian jakinarazi duenez.

Zehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze prozesutik datozen hamar taldek joko dute; beste bost talde 2017an diskoa argitaratu zutelako programatu dira; lau Katapulta Tour Gipuzkoa 2018ri dagozkionak dira; beste hiru talde Musikenek proposatu ditu; eta sei antolakuntzak zuzenean aukeratu ditu (Iñaki Salvador, Michel Portal, Víctor de Diego, Mikel Erentxun, Izaro eta Amateur). Horiei guztiei Nauticool agertokian jardungo duten sei euskal DJak gehituko zaizkie.

Bigarren urtez jarraian, Donostiako Jazzaldiak Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituko lau talde programatu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailarekin sinatutako hitzarmen bati esker, musika alorrean nabarmentzen ari diren Gipuzkoako talentu berriak sustatzeko xedearekin.

Horrela, hautatze prozesutik datozen taldeak ondoko hauek dira: Double Drums Quartet, Ana Bejerano Concept, Reunion Big Band, Ulrich Calvo Jazz Quartet, Albericola, David Cid Trio, ZigJazzUnit, Big Band Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola, The Disappointments eta K3.

Halaber, Kike Mora, Beñat eta Julen Achiary & Joseba Irazoki, Trizak, The Machetazo eta Old School Funky Family dira 2017an diskoa argitaratu zuten taldeak, eta Oso Fan, Nerabe, Voltaia eta Sara Mansilla Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 zirkuitukoak.

Azkenik, Musikenek proposatuta, Traffic Quintet, Furia Txistulari eta Noname Band taldeek joko dute, eta DJ Julie March & DJ Paul Abbey, DJ Ibon Errazkin, Mambo Fango DJs, DJ On & On, DJ David Navascués eta DJ Ishma Sustraivibez Nauticool agertokian ariko dira.