Euskal kostaldean zetazeoak ikusteko egitasmoa jarri dute abian Biodibertsitate Zentroak, Ambar elkarteak eta Hegaluzek

Zetazeoak ikusteko kanpaina jarri dute martxan
EUSKADIKO BIODIBERTSITATEAREN ZENTROA
Actualizado: viernes, 1 abril 2011 13:30

BILBO, 1 Abr. (EUROPA PRESS) -

Busturiako (Bizkaia) Madariaga Dorretxean kokaturiko Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroak, Ambar Itsas Faunaren Kontserbaziorako eta Ikerketarako Elkarteak eta Hegaluze enpresa nautikoak "Zetazeoak 10etan" kanpaina jarriko dute martxan igande honetan, apirilak 3. Egitasmoarean helburua itsas ugaztunen kontserbazioak duen garrantziaz kontzientziatzea eta euskal kostaldean dabiltzan zetazeoak ontzian egiten diren irteeren bidez bertatik bertara behatzea da, bere arduradunek jakinarazi dutenez.

Ekintza hau 1727/2007 Erret Dekretuak zehazten dituen jokabideei lotua egongo da; zetazeoak ez gogaitu, nekarazi eta kaltetzeko asmoarekin, bete beharreko jokabideak adierazten ditu Dekretuak. Irteerak igandero izango dira, apiriletik urrira bitartean, 10:00etatik 14:00ak arte. Parte-hartzaileek 7 urtetik gora izan beharko dute eta aurretik 94 687 04 02 telefonoan izena ematea beharrezkoa izango da.

Irteera gidatuetan, Ambar Elkarteak emandako azalpenei esker euskal kostaldeko itsas faunak eskaintzen digun aberastasuna ezagutu ahal izango dira. Gainera, hidrofono bati esker, itsasoaren eta itsas animalien soinuak entzungo dira. Hidrofonoak itsaspeko soinuak batu, audio seinale bihurtu eta datu neurgarrietan bihurtzeko konfiguratuta daude. Itsaspeko mikrofono hauek ur masa handien azterketa errazten dute, sakonera handiko urak izan arren eta urpeko igeriketa azterketa medio gisa baztertzen denean ere.

Hegaluze enpresak Euskalitek emandako Praktika Onen Ziurtagiria eskuratu du eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba ezagutzera emateko helburuarekin itsas bide ezberdinak eskaintzen ditu. Apirilaren 30erako, 60 pertsonako edukiera duen "Hegaluze Barria" uretaratuko dute, itsas ugaztunak ikuskatzea erabiltzaile gehiagorentzako eskuragarri egongo delarik.

Ambar Elkartearen helburu nagusia itsas faunaren kontzerbaziorako ekintza eta ikerketa ezberdinen bidez hauei buruzko ezagutza hedatzea da. Gaur egun, Ambar elkarteko partaideek burutzen dituzten ekintzak Euskal Autonomia Erkidegoko kostalden aurki daitezkeen itsas ugaztun (zetazeoa eta pinnipedoak) eta itsas dortoka espezietan zentratzen dira.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Ihobe Ingurumen Jardueretarako sozietate publikoak kudeatzen du. Ihobe EAEko eragile guztiak mugiaraztea eta ingurumena eta pentsonen bizi kalitatea etengabe hobetzeko lan egitea du xede, beti Eusko Jaurlaritzaren planekin, zuzentarauekin eta garapen iraunkorraren irizpideekin bat etorriz.