Euskal Kostaldeko Geoparkeko bisita gidatuen denboraldia azken txanpan sartu da

Bisita gidatuak egin daitezke oraindik Euskal Kostaldeko Geoparkean
EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA
Actualizado: miércoles, 19 octubre 2011 16:17

DONOSTIA, 19 Oct. (EUROPA PRESS) -

Zumaia, Deba eta Mutriku udalerri gipuzkoarrak biltzen dituen Euskal Kostaldeko Geoparkeak hainbat jarduera eta proposamen eskaintzen jarraitzen du astebururo, zonaldeko ondasun kulturala eta geolokikoa ezagutara eman asmoz. Geoparkeak martxotik abendura bitartean eskaini ohi ditu bisita gidatuak, eta horregaitik, aurten Geoparkea bertatik bertara ezagutu nahi dutenek bizi ibili beharko dute eta tokia lehenbailehen erreserbatu www.geoparkea.com webgunearen bidez.

Horrela, abenduaren 10era bitartean, astebururo, ohi duen moduan, Euskal Kostaldeko Geoparkeak hainbat proposamen eta jarduera antolatuko ditu. Gainera, bisita gidatu bereziak eskainiko dira urriaren 25ean eta azaroaren 1ean.

Zehazki, urriaren 25ean, Flyscharen ibilbide osoa egingo da Nautilus interpretazio zentrotik hasita, arratsaldeko 16:00etan. Azaroaren 1erako, aldiz, irteera geologikoa eta txalupaz zeharkaldia dago iragarrita. Aditu baten laguntzarekin Zumaiako ondare geologiko harrigarria nahiz bertako haitzetan betirako arrastoa utzi duten gertakari planetarioak ezagutzeko aukera eskaintzen du bisita honek. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua eta hiru ordu eta erdiko iraupena izango du.