Euskal Merkataritza eta Turismoko 2011ko Sariak banatuko dira bihar Bilbon

Actualizado: martes, 24 mayo 2011 15:52

BILBO, 24 May. (EUROPA PRESS) -

Euskal Merkataritza eta Turismoko 2011ko Sariak emateko ekitaldia ospatuko da bihar, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Bizkaia Aretoan, Bilbon, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Ekitaldiak bigarren aldiz bilduko ditu eszenatoki berean "elkarren arteko lotura estua duten bi sektore", Eusko Jaurlaritzako iturriek adierazi dutenez.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabe Unda izango da ekitaldiaren buru. Bertan, 500 gonbidatu baino gehiago izango dira, eta elkarrekin Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) BPGaren ia %17 osatzen duten bi sektoreko ordezkariak bilduko ditu. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da euskal turismoaren internet bidezko telebistan: www.tveuskadi.net.

Merkataritzaren sektorean, saridunak honako hauek izan dira: Central de Compras Ederto (Enpresa Lankidetzari saria); Carnicerías Izarzugaza (Merkataritza Berrikuntzari saria); Cerámicas Jorge Fernández (Ibilbide Profesionalari saria); Eugenio Tamayo (Hiriko Merkataritza Inguruneen Dinamizazioari saria).

Bestalde, euskal turismoaren sektoreko urteko sariak ere emango dira ekitaldian, eta sari garrantzitsuena, Turismoko Euskadi Saria,

Añanako Gatz Harana Fundazioak jasoko du. Gainera, Tolosako Topic zentroak eta Bilboko Portu Agintaritzak aipamen bereziak jasoko dituzte.