Euskal zineak "harrera beroa" izan du Guadalajarako Zinemaldian (Mexiko)

Ezkerretik eskuierra: Itziar Aizpuru, Aizpea Goenaga, Jose Maria de Orbe eta Lui
ETXEPARE INSTITUTUA
Actualizado: martes, 5 abril 2011 15:54

DONOSTIA, 5 Abr. (EUROPA PRESS) -

Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak Guadalajarako Zinemaldian (Mexiko) euskal zineak izandako "harrera beroa" azpimarratu du gaur Donostian, eta Zilarrezko Puma saria (UNAMeko Zinemaldiko film onenaren saria) eman dio "Aita" pelikularen zuzendari Jose Maria de Orberi.

Martxoaren 25etik 31ra ospatu den Guadalajarako Zinemaldiak (Jalisco, Mexiko) euskal zinemari zuzendutako atal propio bat izan du lehen aldiz. Etxepare Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako

AEBetako, Kanadako eta Mexikoko Ordezkaritzak bultzatu eta babestutako sail honetan lau film luze eta zortzi labur izan dira ikusgai.

Aizpea Goenagak Guadalajarako Zinemaldian publikoak izan duen "erantzun ona" eta pelikulek izan duten "harrera beroa" azpimarratu ditu. Horrez gain, "zinearen industrian elkarlana sustatzeko ospatutako foroaren garrantzia" ere aipatu du.

Bestalde, Etxepare Institutuko zuzendariak egun gutxi hauetan euskal zineak eta euskal zinemagileek izan duten arrakasta goraipatu ditu; izan ere, Guadalajarako Zinemaldian ez ezik, UNAM-eko

Zinemaldian, Malagakoan eta Nantesekoan hainbat sari jaso dituzte euskal zinemagileek.

Guadalajarako Zinemaldian eman diren filmak ondorengoak izan dira: Jose Mari Goenagaren eta Jon Garañoren "80 egunean"; Josu Martinezen eta Txaber Larreategiren "Debekatuta dago oroitzea"; Juan Miguel Gutierrezen "La plaza de la música" eta Mikel Ruedaren "Izarren Argia".

Kimuak izenarekin bilduta berriz, zortzi film labur izan dira ikusgai: Alejandra Marquezen eta Oriana Alcaineren "5 recuerdos"; Koldo Almandozen "Ahate pasa"; Telmo Esnalen "Amona Putz!"; Iban del

Camporen "Dirty Martini"; Anartz Zuazuaren "El nunca lo haría"; David Gonzalezen "Los que lloran solos"; Nacho Vigalondoren "Marisa" eta Jorge Riveroren "La presa".

Aipatutako filmez gain, lau lan sail ofizialetan leihatu dira: "80 egunean" filma fikziozko pelikula iberoamerikarra kategorian; Maider Oleaga bilbotarraren "Sitios prestados al aire", film labur

mexikarra kategorian; Alberto Vazquez galiziarraren eta Pedro Rivero bilbotarraren "Bird Boy" film labur iberoamerikarra kategorian eta Mikel Ruedaren (Izarren Argia filmearen zuzendaria) "Cuando corres" film labur iberoamerikarra kategorian.

Hain zuzen, Itziar Aizpuru "80 egunean" filmeko protagonista izan da gaur Etxepare Institutuan, Guadalajarako Zinemaldian jasotako epaimaharen aipamen berezia dela eta. Sariak "ilusio handia" egin diola aipatu du, eta eskerrak eman dizkio Aizpea Goenagari eta Etxepare Institutuari "filma Guadalajarako Zinemaldian erakustea ahalbidetu" izanagatik.

JOSE MARIA DE ORBE

Horrez gain, Jose Maria de Orberi Zilarrezko Puma saria eman dio Aizpea Goenagak. Otsailaren 24tik martxoaren 4ra ospatu zen UNAMeko Zinemaldian irabazi zuen De Orbek film onenaren saria. Aste horretan zehar, 130 film eman ziren eta 14.000 ikusle izan ziren jaialdian.

Hainbat herrialdetako 16 pelikula aritu ziren lehian, eta Jose Maria de Orberen "Aita" filma izan zen Zilarrezko Puma film onenaren saria eskuratu zuena. Filmaren zuzendariarekin batera izan

da Etxepare Institutuan Luis Pescador pelikularen protagonista ere.

De Orbek esan du ez duela "sarietan sinesten", baina, behin saria jasota, "poz handia sentitzen dela onartu du, batez ere, "UNAMeko epaimahaia osatu duten zinemagile handiak kontuan hartuta". "Zineman egiten den genero desberdintasuna gainditu eta bide berriak zabaltzeko egindako ahalegina" saritu izana eskertu du zuzendariak, "fikzioa, ez-fikzioa eta zine esperimentala nahasteko egindako ahalegina", hain zuzen ere.

Horrez gain, albiste on baten berri ere eman du Jose Maria de Orbek, "Aita" filma maiatzaren 22an Londreseko Tate Modern museoan erakutsiko dela, alegia.

Bestalde, Aizpea Goenagak esan bezala, euskal zineak berri onak jaso ditu azken asteotan. Horren beste adibide bat Nanteseko Zinemaldia izan da, Frantziako jaialdi honen 21. edizioan banatu diren sei sarietatik lau euskal zinemagileek irabazi baitituzte.

Borja Cobeaga donostiarraren "No controles" filmak Publikoaren Saria jaso du; Alex de la Iglesia bilbotarraren "Balada triste de trompeta" Epaimahai Gaztearen Sariaren irabazlea izan da; Dokumental Onenaren saria Josu Martinezen eta Txaber Larreategiren "Debekatuta dago oroitzea" lanak jaso du; azkenik, Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren "80 egunean" filmak Borau-Opera Prima Fundazioa Saria eskuratu du.