Euskal zinema Guadalajarako (Mexiko) Nazioarteko Zinemaldian izango da

Pablo Berger bilbotarraren "Blancanieves"
ARCADIA
Actualizado: viernes, 1 marzo 2013 11:13

BILBO, 1 Mar. (EUROPA PRESS) -

Guadalajarako (Mexiko) Nazioarteko Zinemaldia hasiko da gaur, martxoak 1, eta munduko hainbat herrialdetako azken produkzioak aurkeztuko ditu martxoaren 9ra arte, tartean euskal zinemarenak, Etxepare Euskal Institututik jakinarazi dutenez.

Bertan izango dira ikusgai, eta zinemaldiko sail ofizialeko lehiaketan parte hartuko dute, besteak beste, "Blancanieves", "What about Columbus" eta "Hamaiketakoa" film luze eta laburrak. "Asier y yo" dokumentala Films in Progress sailaren barne izango da ikusgai.

Euskal luzemetraien artean aipagarriak dira Pablo Berger bilbotarraren "Blancanieves" eta Lander Camarero bilbotarraren "What About Columbus" pelikulak, eta film laburrei dagokienez, Telmo Esnal zarauztarraren "Hamaiketakoa"; hauek guztiak zinemaldiko sail ofizialeko lehiaketan parte hartuko dute.

Halaber, martxoaren 5ean, Aitor eta Amaia Merino donostiarrek "Asier y yo" dokumentala aurkeztuko dute Films in Progress sailaren barne, Etxepare Euskal Institutuaren babesean.