Euskalmeten eguraldi iragarpena

BILBO, 5 Jul. (EUROPA PRESS) -

Fronte baten isatsak zerua estali samar utziko digu bihar eta euri apur bat egingo du, batez ere ipar partean.

Hegoaldeari dagokionez ateri eutsiko dio. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta dezente freskatuko du egunez. Tenperatura maximoek ez dute 25 ºC-ren muga gaindituko.