Euskalmeten eguraldi iragarpena

Actualizado: lunes, 29 agosto 2011 20:55

BILBO, 29 Ago. (EUROPA PRESS) -

Asteartearen hasieran behe-hodeiak agertuko dira berriro baina aurreko egunean baino lehenago desegingo dira eta horrela eguerdian eguzkiarekin gozatzeko aukera edukiko dugu.

Horri esker, Euskalmeten arabera, tenperatura igoko da, kantauri isurialdean batez ere, eta maximoak 25-26 ºC inguruan ibiliko dira, kostaldean apur bat freskoagoak eta Arabako hegoaldean gradu pare bat altuagoak.

Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke azken orduetan zenbait tokitan ekaitza lehertzea.