Euskalmeten eguraldi iragarpena

Actualizado: miércoles, 31 agosto 2011 20:05

BILBO, 31 Ago. (EUROPA PRESS) -

Ostegunean ezegonkortasunarekin jarraituko dugu Euskalmeten arabera. Erdi mailako hodei eta goi-hodei ugari izango da zeruan, nahiz eta asteazkenean bezain trinkoak ez izan, eta tarteka urdinguneak irekiko dira.

Arratsaldean, ordea, ezegonkortasuna nabaria izango da eta berriro ere euritara jo dezake, hots, zaparrada trumoitsuak bota ditzake han-hemenka.

Tenperatura igo egingo da eta sargori puntua izango da, kostaldean izan ezik, bertan brisak arindu egingo du bero sentsazioa.