Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 7 enero 2011 18:01

BILBO, 7 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar, eguna aurrera joan ahala, hego/hego-mendebaldeko haizeak ahultzera egingo du eta egunaren amaieran indar barik ibiliko da jada. Zeruan hodeitza aldakorra espero da eta orokorrean euria egingo ez duen arren, goizean eta azken orduetan hodeitsuago egongo da eta tanta batzuk bota ditzake; gainontzeko orduetan ostarte ederrak zabalduko dira.

Tenperatura maximoak 13-18 gradu artekoak izango dira; altuenak kostaldean eta freskoenak Araban izango dira. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez; Iruñean 9 gutxienez eta 15º gehienez; Donostian 14 gutxienez eta 17 gehienez; Gasteizen 10 gutxienez eta 13 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, goizean goiz 5-6ko tarteekin. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzeko lekuetan itsaskirria edo itsaskia, itsaski handiko guneekin. Mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13-14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 5:41ean eta 18:12an izango dira, eta itsasbeherak, 11:58an eta 23:51n.