Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 27 enero 2011 8:03

BILBO, 27 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, barnealdean hodeitza handia espero da gaur, ez ordea kostaldean; hemen ostarteak zabalduko dira tarteka, batez ere arratsaldearen hasieran. Gauean hego-ekialdetik hodeiak ugaritu eta euria egingo du; goizean goiz ipar-mendebaldean tantaren bat bota lezake.

Haizeak hego-ekialdetik joko du eta tenperatura igoaraziko du; minimoetan nabarituko dugu igoera hori. Izotza egiteko probabilitatea txikiagoa izango da eta arratsaldean termometroa 10 gradu ingurura igoko da kostaldeko zenbait lekutan.

Hiriburuetan, Bilbon 5 gradu espero dira gutxienez eta 11 gehienez; Iruñean -2 gutxienez eta 7 gehienez; Donostian 4 gutxienez eta 10 gehienez; Gasteizen 0 gutxienez eta 7 gehienez.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin; itsaso kizkurra eragingo du lehen bi milietan eta itsaskirria edo itsaskia gainontzekoetan. Iparraldeko hondoko itsasoak 0,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 9:09an eta 21:51n izango dira, eta itsasbehera, 15:36an.