Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 28 enero 2011 8:03

BILBO, 28 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur euria egingo du. Ez du asko botako eta barnealdean pilatuko dira litro gehienak. Kostaldean aldiz euri gutxi egingo du. Elur-kota 800 metro inguruan kokatuko da. Hegoaldeko haize ahula ibiliko da.

Tenperaturak ez du aldaketa handirik jasango eta barnealdean izotza botako du. Hiriburuetan, Bilbon 5 gradu espero dira gutxienez eta 10 gehienez; Iruñean 1 gutxienez eta 7 gehienez; Donostian 4 gutxienez eta 9 gehienez; Gasteizen 0 gutxienez eta 6 gehienez.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 10:53an eta 23:36an izango dira, eta itsasbehera, 16:57an.