Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

BILBO, 5 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteburua giro dotorearekin hasiko dugu. Zerua txukun agertuko da eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio. Behe-lainoa sortuko da zenbait bazterretan eta giro hotza nagusituko da, barnealdeko hainbat tokitan izotza egingo du. Egunez ordea, gozatu egingo du eta 14-18 gradu artean mugituko da termometroa.

Hiriburuetan, Bilbon 5 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez; Iruñean 1 gutxienez eta 15 gehienez; Donostian 4 gutxienez eta 17 gehienez; Gasteizen -1 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, eki-osagaikoa nagusi, 2ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 17:10ean izango da, eta itsasbeherak, 11:01ean eta 22:49an.