Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 5 febrero 2011 15:01

BILBO, 5 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igandean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Goizean goiz behe-lainoa agertuko da eta barnealdean termometroa zeroz azpitik kokatuko da. Egunez, giro eguzkitsua nagusituko da eta tenperatura atseginak izango ditugu, larunbatean izandako balio berdintsuak neurtuko dira. Haizea hego-ekialdetik sartuko da eta ahul ibiliko da.

Hiriburuetan, Bilbon 4 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez; Iruñean 0 gutxienez eta 15 gehienez; Donostian 4 gutxienez eta 18 gehienez; Gasteizen -1 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan hego-ekialde haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak hiru metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 5:16an eta 17:41ean izango dira, eta itsasbeherak, 11:31an eta 23:49an.