Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 8 febrero 2011 8:03

BILBO, 8 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, giro dotorearekin jarraituko dugu gaur. Ez dugu gorabehera handirik espero eta eguzkiak eguneko protagonista izaten jarraituko du. Goizaldean tenperatura hotzak izango ditugu, zeroz azpitik bazter askotan eta egunez oso atseginak izango dira, 15-17 gradu artekoak. Hegoaldeko haizea ahul ibiliko da.

Hiriburuetan, Bilbon 5 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez; Iruñean -1 gutxienez eta 14 gehienez; Donostian 3 gutxienez eta 16 gehienez; Gasteizen -2 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin; lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainerakoan itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 18:44an izango da, eta itsasbehera, 12:31n.