Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 16 febrero 2011 8:03

BILBO, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur giroa freskoa izango da, tarteka bustia ere bai. Tenperatura beroenak 14 gradu inguruan kokatuko dira ipar partean eta nekez helduko dira 10 gradura barnealdean.

Zaparradak botako ditu, goizaldean batez ere, eta 1.200 metrotik gora elurra egingo du. Dena dela, goizetik aurrera ostarteak zabalduz joango dira eta eguerdi aldera eguzki tarte politak izango ditugu. Haizeak mendebal/hego-mendebaldetik joko du.

Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez; Iruñean 3 gutxienez eta 11 gehienez; Donostian 7 gutxienez eta 14 gehienez; Gasteizen 2 gutxienez eta 10 gehienez.

Itsasoan hego/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 5-6ko indarrarekin eta egunaren lehen partean 7ko tarteekin. Lehenengo bi milietan itsaskirria eragingo du eta itsaskia edo itsaski handia gainontzekoetan. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4-4,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 14:10ean izango da, eta itsasbeherak, 7:59an eta 19:59an.